1220 urteen artean sortu zen; hasieran, Nafarroako erresumari lotuta zegoen, eta, ondoren, Durangoko konderria Gaztelako koroan sartu zen, Alfontso VIII.ak lurraldea okupatu zuenean.

Gaztelako Joan I.ak, infante zela, hiribilduaren forua berretsi zuen 1372an, eta horrek argi erakusten du lehenagokoa zela uri hau. Dokumentu horietan “Tavira de Durango” izena darabilte, eta, beraz, badirudi Tabira zela antzinako herrigunearen izena eta Durango, berriz, merinaldearen izena. Villanueva de Durango izena darabilte XVI. mendera arte gazteleraz eta Uribarri euskaraz.

Durango_Goiuriatik

Durango goiuritik ikusita | Argazkia: turismodurango.net

Labur esanda, gertaera gogoangarri hauek jazo dira azken mendeotan uri honetan: Fraticelloen heresia zabaldu zen 1442 eta 1444 urteen artean, Frai Alonso Mellak sustatuta. Ordutik iritsi zaigun informazioa osoa ez den arren, badakigu mugimendu horretan bultzatzaile eta buruzagi izandakoak sutan erre zituela Inkisizioak.

riomañaria

Mañaria ibaia Durangon | Argazkia: eitb.eus

Era guztietako gertakariak izan ziren XVI. mendean. Izurrite handia zabaldu zen 1514an; uholdeak gertatu ziren 1544an, eta sute handi batek uri osoa suntsitu zuen 1554ko martxoaren 11n. Aro modernoa hasitakoan, esan liteke Durangok oihalgintza erabat utzi, eta burdinolen industriari ekin ziola bete-betean.

Konbentzioaren Gerra zela-eta frantsesen inbasioa gertatu zen 1795ean; laburra izan zen, baina, handik urte batzuetara, 1808an, Napoleonen tropen inbasioa izan zen, eta urtetxo batzuetan geratu ziren hemen, 1813. urtera arte. Independentzia Gerra hori amaitu zenerako, uria erabat hondatuta geratu zen. Soldadu frantsesak, inbasioaldiak iraun zuen bitartean, San Francisco, Santa Susana eta San Agustin komentuetan egon ziren gordeta; ihes egin aurretik, erre egin zituzten komentuok.

Lehen Gerra Karlistan koroa hartu nahi zuen erregegaia Durangon izan zen, bere gortearekin. Tropa liberalek, Espartero jenerala buru zela, 1839an hartu zuten Durango. Handik urte gutxira, kolera-izurritea zabaldu zen, eta herritar asko hil zen gaixotasunak jota. Bigarren Gerra Karlistan ere izan zen Durangon Karlos VII.aren gortea; tropa liberalek 1875eko otsailaren 4an hartu zuten herria.

Bilbo – Durango trena inauguratu zen 1882an, eta horrek bultzada indartsua eman zion herriari, hurrengo urteetan garatzeko. Handik urte batzuetara, berriz ere gerra zibilaren latza jasan zuten Durangon, batez ere 1937ko martxoaren 31n matxinoek egin zuten bonbardaketa anker hartan; 500 lagun baino gehiago hil omen ziren bonben eraginez.

Durangoko Udaltxearen web orria

Durangoko Turismo bulegoaren web orria

Durangoko informado gehiago

Ubicación de Durango, Bizkaia

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    Kategoriak

    • Ez dago kategoriarik