
DURANGO, KOLORADO ESTATUAN
Herri hau La Platako konderriaren barruan dago, eta Mendi Harritsuetan dago, ia bi mila metroko altueran. Aberastasunik handiena turismotik datorkio, kirol-jardueretatik zehazki (eskia, mendi-txangoak, abentura-kirolak…). Bisitarien jomuga garrantzitsuena trenbide estuko trena izaten da, Silvertonera doana; horixe izan zen, hain zuzen, herri horren sorburua.
Coloradoko Durango eta Victoria de Durangori betiko gure Durango hau batuta, hain ezagunak diren “hiru Durango” horiek osatzen dira; 1988. urtean hiru herrietako ordezkariak batu ziren gurera, senidetasun-ekitaldia egitera; horren oroigarri, Magdalenako baseliza ondoan dagoen monolitoa. (Badira argazkiak interneten).
Durango, Koloradori bruzo informazione geiaggo
DURANGO, IOWA ESTATUAN
Oso herri txikia da, 24 biztanle baino ez baitzituen 2010ean. Hala ere, honekin batera doan mapan agertzen da, eta ikusten da leku estrategikoan dagoela Mississippi ibaiaren ertzean.
Durango Iowako mapa
Durango, Iowari buruzko informazio gehiago
DURANGO, TEXAS ESTATUAN
Azken aldian ez da inor bizi herri horretan, baina, hala ere, hilerria erabiltzen dute gaur egunean ere; alegia, jendea hilobiratzen dute han oraindik ere. Herri hau Falls konderriaren mendebaldean dago, eta bere hasierako izena West Falls izan zen; esaten dutenez, jatorrizko izen hori aldatu omen zen, behin cowboy bat joan zelako Mexikotik mozkor-mozkor eginda, eta setatu egin zelako Mexikoko Durangon zegoela.
Posta-artxiboetako informazioari begiratzen badiogu, ikusiko dugu 1883. urtean gertatu zela izen-aldaketa hori. Garai hartan eliza, eskola eta zenbait industria zituen herri honek, baina trenbidea bost milia ekialderago egin zutenez, pixkanaka-pixkanaka komunikazio-bide horretarantz joan zen jendea; hori dela-eta, ia jenderik gabe geratu zen azkenean, XX. mendearen erdialdean gutxi gorabehera.
Iruzkin berriak