
Paraguai ekialdean, Canindeyú departamentuan, kolonia mennonita bat dago, “Nueva Durango” izenekoa; izen hori hartu zuen taldekiderik gehienak Mexikoko Durangotik joan zirelako 1965 eta 1983 urteen artean.
Menno Simons holandarrak sortu zuen mennoniten taldea, eta eliza protestanteetako bat da; erlijioaren ikuspegitik, anabaptista eraberrituak dira, eta, gizarte modura, nekazaritzatik eta artisautzatik bizi dira. Europan erlijio-jazarpenak izan zirenean, Ameriketara joan ziren ihesi, eta han aurkitutako babestokietako bat Mexiko izan zen, batez ere, Durango estatua.
Momentuz ez dugu kokapen mapa aurkitu. Baina Curuguaty aldean dagoela jakin dugu. Informazio gehiago badaukazu gurekin elkarbanatu dezakezu. Eskerrik asko.
Iruzkin berriak